Urriaren 18a Menopausiaren munduko eguna, eta gaur, Aupa Bizkaia! irratsaioko Farmazia tartean, menopausiaren inguruan berba egin dogu. Juan del Arco gure botikariak azaldu deusku, fisiologikoki zer dan menopausia, zeintzuk diran sintoma bereizgarriak eta emakumeengan daukan eragina arintzeko egin daitekezan tratamenduak. “Menopausia arintzeko badagoz bizi ohitura osasungarri batzuk, dietan soja sartzea, kaltzioa eta D bitamina kontsumitzea. Kafeina, alkohola eta janari oso espeziatuak beroaldiak areagotu ahal dabez, saihestea komenigarria da. Ariketa fisikoa eta errelajazino teknikak be onuragarriak dira”, azaldu dau Juan del Arcok.
Bihar, urriak 19, Bularreko Minbiziaren Aurkako munduko eguna izango da, eta Bularreko Minbizia prebenitzeko garrantzia be nabarmendu deusku Juan del Arcok. Gogorazo dau horretarako funtsezkoa dala behaketa-programan parte hartzea.
