Parazetamola aztertu dogu Juan del Arcogaz egiten dogun Farmazia tartean

Ia etxe guztietan dagoan analgesiko ezagunari buruz gehiago jakin dogu

Juan del Arco: “Parazetamola, analgesikoa ez ezik, gehien kontsumitzen dan sendagaia da”

Gaur, zapatuetako Farmazia tartean, parazetamol sendagaiari buruz berba egin dogu Juan del Arcogaz. Parazetamola, analgesiko erabiliena lez aspirina ordezkatzen joan zan apurka-apurka eta gaur egun analgesikoa ez ezik, gehien kontsumitzen dan sendagaia be bada.

Juanek kontau dau parazemolaren historia, zelan aurkitu zan eta noiz hasi zan erabilten ia guztiok etxean daukagun sendagai ezagun hau. Esan dogunez, parazetamolak aspirina ordezkatu dau gaur egun eta gaurko Farmazia tartean jakin dogu zergaitik gertau dan hori.

Parazetamolaren eta ibuprofenoaren ezaugarriak be azaldu dauz Juanek, sendagai ezagun honen aldeak eta erabilerak jakiteko. Parazetamola sendagai analgesiko eta antipiretikoa da, eta ibuprofenoa inflamazinoaren aurkako sendagai ez-esteroideoa da, laburbilduz.

Trumpek eta bere osasun idazkaritzak umedunaldiko parazetamol erabileraren eta autismoaren inguruan zabaldu eben buloari buruz, Juanek esan deusku ez daukala oinarri zientifikorik, testuingurutik guztiz ataratako ondorio faltsu baten oinarritu ebela. Ganera, joan dan hilean artikulu bat argitaratu zan, Trumpen buloa guztiz ezeztatu eta gai horri buruz egozan zalantzak argitzen dauana.

Betiko lez, Juan del Arcok azpimarratu dau mina kontroletako gai diran dosi txikienetan erabili behar dala.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00