Toxoplasma parasito nahiko erresistentea da

Europako 10 herrialdetan egindako ikerketa baten emaitzak plazaratu deuskuz Juan del Arco geure botikariak

Juan del Arco: “Toxoplasmosia oso arriskutsua da haurdun dagozan emakumeentzat”

Juan del Arco geure botikariagaz egin dogu berba asteon Aupa Bizkaia irratsaioko Farmazia tartean hilabete honetan Eurosurveillance aldizkarian argitaratu dan ikerketa baten ganean. Europako 10 herrialdetan eroan da aurrera azterketa eta prest dagozan entsaladen boltsei erreparatu jake, kutsatuta dagozan jakitearren.

Guztira 25 boltsa aztertu dira eta baten toxoplasma parasitoa aurkitu da. Toxoplasma parasito nahiko erresistentea da, sintoma arinak eragiten dituana orokorrean. Edozelan be, toxoplasmosia oso arriskutsua izan ahal da haurdun dagozan emakumeentzat, malformazinoak eragin ahal ditualako fetuan.

Hain zuzen be, horregaitik da hain garrantzitsua prebentzinoa. Toxoplasma katuen edo beste felido batzuen korotzen bitartez heltzen da lurrera edo uretara, gizakietara heldu aurretik. Beraz, ezinbestekoa da frutak eta ortuariak ondo garbitzea, eskularruak erabiltea lurra ikutzerakoan edo eskuak ondo garbitzea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00