Juanjo Elezkano Bermeoko parrokoak 'Txori kantari' diskoa kaleratu dau

Hamaika kantuk osotuten dabe diskoa; tartean, Mikel Zaratek idatzitako 'Txori kantari' abestia

Juanjo Elezkano: “Mikel Zarateren laguntzeagaz kaleratu neban lehenengo diskoa”

Hamalau dira Juanjo Elezkano Etxebarria abadeak argitaratu dauazan diskoak, azkenengoa Txori kantariBermeoko parrokoak azaldu deuskunez, “pozik nago orain arte euki dodan aukeragatik, jenteari elizako kantak eskaintzeko eta kasu honetan, Txori kantari lanean, herri, kulturearen eta euskerearen alde egindako lanagatik”. Hamaika abesti bildu dauz: errefuxiatuen ingurukoak, ekologiari buruzkoak edota euskerearen aldekoak. Mikel Zaratek idatzitako Txori kantari abestiak zabaltzen dau diskoa.

Mikel Zarate pertsonalki ezagutu neban. Bere laguntza handiaren bidez lehenengo diskoa kaleratu neban, Jaunari. Beharbada nire abestirik ezagunenak dira: Eskerrik asko Jauna, Gure ondoan Jauna, Alkartuta goazen… Horreek lehenengo diskoan agertu ziran. Mikel Zarate izan zan iturria. Gaur egun zenbat jentek esaten deust ze mezu polita daukan teologia aldetik, ebanjelio aldetik Mikel Zaratek egin ebana nire lehenengo diskoan”.

Aurkezpen kontzertuak

Juanjo Elezkano abade eta kantautoreak Txori kantari diskoa urtarrilaren 26an aurkeztuko dau Bilboko El Carmen aretoan. Zezeilaren 23an Bermeoko Nestor Basterretxean eskeiniko dau kontzertua eta martiaren 01ean, barriz, Gernika-Lumoko Elai Alai aretoan. Elorrion be Txori kantari diskoa aurkezteko asmoa dauka Juanjo Elezkano abadeak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00