7 eta 12 urte arteko neska-mutilek hartu leikie parte

Martiaren 14an egingo da Zallan

‘Kantari’ lehenengoz Enkarterrin

"Kantari" ekimena / Bizkaia Irratia

Enkarterriko ikasleak hasita dagoz martiaren 14an egingo dan Kantari ekimenean izena emoten. Lehen Hezkuntzako bigarren mailatik 6. mailara bitarteko ikasleei zuzendutako ekimena da Kantari. Orain 20 urte sortu zan Debagoienean eta aurten, lehenengoz egingo da Bizkaian. Enkarterriko Mankomunidadeak eta Abao Komunikazino Agentziak antolatu dabe Bizkaikoa, Foru Aldundiagaz batera. Aitor Agirianok, urteetan ekimena antolatu dauanak, esan deuskunez, Debagoienean, Gasteizen, Beasainen, Altsasun edo Urretxu-Zumarragan be egin da orain arte. Neska-mutilek ondo pasatzea, aisialdia eta euskerea lotzea eta euskal kulturea transmititzea dira helburu nagusiak. Agirianok dino erronka handia dala.

Hilabete ensaietako

Parte hartu gura daben neska-mutilek, zezeilaren 2ra bitarteko epea daukie izena emoteko. 3, 4 edo 5 laguneko taldeetan aurkeztu daitekez. Gurasoek bete behar dabe galdetegia eta ostean talde bakotxari kanta bat egokituko jako. Hilabete izango dabe ensaietako. Martiaren 14an, arratsaldez egingo da Kantari Zallan. Grabau egingo da eta ostean nahieran ikusi ahal izango da. Aitor Agirianok azaldu deuskunez, Bizkaiko Foru Aldundiagaz adostu eben lehenengo Kantari saioa Enkarterrin egitea. Aurtengoa ondo joan ezkero hurrengoa Bizkaiko beste herriren baten egin leikie.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00