
Karlos Altzaga Bizkaiko Azpiegitura eta Lurralde Garapenerako diputaduak, itsasadarraren azpiko tunelaren egitasmoa defendatu dau. Bizkaia Irratiko Goizeko Izarretan irratsaioan izan da gaur Altzaga. Gogoratu dauanez, Leioa eta Portugalete itsasoaren azpitik lotuko dauazan tunela eraikitzen datorren urtean hasiko dira. 3,2 kilometroko luzerea izango dau tunelak eta lau minutu eskasean lotuko dauz Artatza eta Ballonti auzoak. 530 miloi euro baino gehiagoko lanak izango dira. Europako Inbersino Bankuan finantziatuko dau lana. Bizkaiko Foru Aldunditik adierazi dabe, 290 miloi euroko ekarpena egingo deutsola egitasmo honek Bizkaiko Balio Erantsi Gordinari. 4.300 lanpostu sortzen eta mantentzen lagunduko dau.
Kontrako eretxiak
Itsasadarraren azpiko tunelak kontrako eritxi asko eragin dau. Badira, arduratuta dagozanak lan hau egiteko egingo diran indusketak direla eta. Gogoratu behar, San Mames barria eraikitzeko edo BEC eraikitzeko antzeko sistemea erabili zala. Altzagak ziurtatu egin dau ez dagoala arriskurik. Subflubiala Ez! plataformea be sortu da egitasmo honen kontra. Mobilizazino ugari egin dabez honeek eta manifestazinorako deia eginda daukie urriaren 18rako. Altzagak proiektua irakurtzeko eskatu deutse. Ekologistak Martxan taldeak bitartean, salatu egin dau, alegazinoak aurkezteko epea amaitu aurretik aurkeztu dala egitasmoa. Azpiegitura eta Lurralde Garapenerako diputaduaren esanetan, egi partziala da honakoa.