Hiru egun besterik ez dira falta Korrika amaitzeko Bilbon eta lekukoaren barruan Euskal Herria zeharkatu dauan mezua eta bere egilea ezagutzeko. Badakiguna da orain dala edizino bi, 2022an Donostian amaitu zan 22. Korrikan, Karmele Jaiok idatzi ebala mezua. Hori dala eta, beragaz egin dogu berba. Esan deuskunez, ez dau inoiz ahaztuko: “Emozino handiko eguna izan zan, sekula ahaztuko ez dodana. Azken kilometroan egoan zarata gogoan daukat. Oholtzara igoterakoan, irakurten hasi aurretik, isiltasuna egin zan”. Ganera, bere mezuan zabaldutako ideiak gogorarazo deuskuz: “Korrikak gure hizkuntza zerbait fisiko bihurtzen dau. Aitatutako ideia plazaratu gura neban. Korrika egiten dogu danok batera”.
