Ekitaldiak zestapunta, musikea eta bertsolaritzea batuko dauz, Bilboko musikagileak kirol horren zabalkundean egindako ekarpena eskertzeko

Omenaldiaren bitartez, eskerrak emon eta zestapuntaren eta musikearen arteko lotura indartu gura dabe

Kepa Junkerari omenaldia Markina-Xemeinen

Kepa Junkerari omenaldia / Bizkaia Irratia

Kepa Junkera musikariari omenaldia egingo deutsie bihar, urriaren 17an, Markina-Xemeingo Uni frontoian. Ekitaldiak zestapunta, musikea eta bertsolaritzea batuko dauz, Bilboko musikagileak kirol horren zabalkundean egindako ekarpena eskertzeko. Eguerdiko hamabietan hasiko da, Bizkaiko Zestapunta txapelketako partidu bategaz, eta trikitilariak, txistulariak, pandero-joleak, dantzariak eta bertsolariak be izango dira bertan.

Omenaldiaren une berezietako bat Kepa Junkerari eskainitako oroigarria izango da: Jose Angel Uberuaga “Ube” eskultore eta zestapuntalariak sortutako eskultura baten irudia jasoten dauan lana emongo deutsie. Uberuagak Lau Haizetara saioan azaldu dauanez, Junkerak urteetan zestapuntari ikusgarritasuna emon deutso, eta bere musikearen bidez gazte asko hurreratu dira kirol horretara. Omenaldiaren bitartez, eskerrak emon eta zestapuntaren eta musikearen arteko lotura indartu gura dabe.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00