Kiwiaren bidez landa munduari bizia ematen

Kiwiaren eta barazkien bidez jasangarritasuna lantzen dabe Kiwilurren

Kiwilur: Arratzuko lurrak emondako fruitu jasangarriak

Kiwilur / Bizkaia Irratia

Arratzun sortutako familia-enpresa da Kiwilur, Euskadiko kiwi ekoizle nagusienetakoa. Vitoriano eta Garbiñek orain dala hamarkada batzuk abiau eben proiektua, gaur egun Arratzu, Mendata eta Munitibar artean banatutako finken sare zabal bategaz. Kiwiaren ekoizpena da euren ardatza, baina barazki ugari be lantzen dabez: Gernikako piperra, kalabazina, tomatea edo berenjena. Eusko Label eta Global GAP ziurtagiriek bermatzen dabe produktuaren kalidadea eta ingurumenarekiko errespetua. Pestiziden ordez burruka biologikoa eta ekoizpen jasangarria erabiltzen dabez, naturarekiko oreka zainduz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00