
Laugarren Koba Live jaialdia egingo da Abadiñon irailaren 20an. Oraingo honetan, bagilean barik, irailean egingo da lehenengoz. Bagilean, antzeko jaialdi asko egiten dala ikusita, antolatzaileek irailean egitea erabagi dabe. Ez da aldaketa bakarra izango. Edizino honetan, eguerdian hasiko da jaialdia eta herri bazkaria be izango da. Esan behar, erantzun oso ona izan dauala honek, ze, ez da lekurik geratzen.
Kontzertuak
Moonshinerds taldearen kontzertua izango da 12:00tan eta The Electric Alleyk joko dau ostean, bazkaria baino lehen. Arratsaldeko bostak aldera hasiko dira ostean kontzertuak. Asgarth izango da lehenengoa. 18:30tan Wolfheart talde finlandiarra, 20:10an Onslaught talde britaniarra, 21:45tan Eclipse suediarrak, 23:30tan Ehun Kilo eta azkenik Before The Dawan talde finlandiarrak itxiko dau aurtengo jaialdia. Oier Albizuk esan deuskunez oso pozik dagoz Ehun Kilo taldearen itzulereagaz. Antolatzaileek Koba Live jaialdiak herritarrentzat daukan garrantzia azpimarratu dabe. Topagune kulturala dala baieztatu dabe.