Udalbiltzaren Geuretik Sortuak egitasmoaren barruan sortutako lana da

Usurbilen eskeini ostean, Zornotzan eta Sopelan izango da hileon

‘Kolapsoa’ estreinau dau Jon Ander Urrestik

'Kolapsoa' antzezlaneko protagonistak / Jon Ander Urresti

Jon Ander Urresti bermeotarraren Kolapsoa antzezlan barria, Zornotzan eskeiniko da datorren astean, Usurbilen estrenau ostean. Udalbiltzaren Geuretik Sortuak egitasmoaren barruan sortu dan antzezlana da Kolapsoa. Usurbilen eskeini eben martiaren 1ean lehenengoz eta oso ondo joan zala esan deusku Urrestik. Berea da ekoizpena, Matxalen de Pedro da zuzendaria eta dramaturgia aktore, zuzendari eta ekoizlearen artean egin da, baina Nerea Ibarzabalen ekarpena be izan dabe. Lan kolektiboa izan da.

Publizidade saltzaileak

Publizidade agentzia bateko hiru kide dira antzezlanaren protagonistak. Jon Ander bera, Jota da antzezlanean. Txubio Fernandez de Jauregi bestalde, Txomin da eta Maite Mugerza, Ursula. Edozer saltzeko gai dira. Kontua da bezero batek huts egingo deutsiela eta horrek ustebako erabagi bat hartzea dakarrela, hau da, produktu hori boikoteatzea. Kolapso egoerara eroango deutse horrek. Komedia kritiko modura definitzen dabe Kolapsoa. Ikusleak bere buruari galdera bat baino gehiago egitea itxaroten dabe egileek. Jon Ander Urrestik esan deuskunez, publikoari antzezlanaz galdetzea gustetan jake.

Kolapsoa antzezlana Amorebieta-Etxanon ikusi ahal izango da martiaren 13an. Sopelan barriz, hilaren 17an eskeiniko da. Hainbat emonaldi daukiez, egia esan, urtean zehar abendura bitartean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00