Unibertsitateko lan bat moduan hasi zana, bere hamargarren edizinoan euskadiko txapelketaren parte izango da. Labur esanda, baina hori da Kolazino Mendi Egunak lortu dabena.
Jokin Zabala, lasterketaren zuzendaria eta gaurkoan gurekin Jokoan irratsaioan izan danak unibertsitateko lan bat moduan hasi eban ekitaldi hau. Orduko IVEF ikasten ebilen eta menditik korrika egitea gustuko eukan. Osagai bi honek batuz gero, unibertsitateko lan bat Bedian antolatutako mendi lasterketa baten oinarritu eban. Lana hain izan zan ona eta borobila, 20 urte eukazala Jokin Zabalak teoria hori praktikan jarri ebala.
Covid-19aren ondorioz urte bitan ezin izan eben Kolazino antolatu, baina gainointzeko urteetan bai. Aurtongoa hamargarren edizinoa da, eta lehenengo aldiz Euskadiko Mendi Txapelketaren parte izango da.
Bedian egiten dan urteko ekitaldirik handienetakoa da, askoren etxeetan, Kolazino Mendi Egunak Bedia mapan jarri dau.
4 Ibilibide izango dira:
- 13 Kilometrokoa kadete eta juniorrentzako
- 17 kilometrokoa (1.002m+) adin guztientzako
- 24 kilometrokoa (1.511m+) Euskadiko Txapelketako lasterketa
- 16 kilometroko mendi martxa (900m+) publiko guztiarentzako

24 kilometroko lasterketearen ibilbidea
Hona hemen 2023ko Kolazino Egunaren Bideoklipa: Kolazino 2023
