Menpekotasuna edo sumisinoa lortzeko alkohola eta lo egiteko pilulak diran gehien erabilten dira

Oroimenean eta mogikortasunean arazoak sortu ahal dauz

Koldo Callado: “Substantzia kimikoen eraginpean egotea eta ziztadak ez dira gauza bera”

Koldo Callado / Bizkaia Irratia

Koldo Callado Medikuntzan doktorea eta EHUko Farmakologia Fakultateko irakasleak menpekotasuna eragiten daben substantzia kimikoen inguruan berba egin deusku. Alde batetik ziztadei buruz argitu dau ez dala gauza bardina ziztadak eta sumizio kimikoa edo norberaren menpe egotea. Alkohola eta lo egiteko pilulak dira gehien erabilten diranak gau lortzeko baina zorionez ez dirala kasu asko emoten azpimarratu dau.

Alkoholak eta substantziak nerabetan konsumitzeak ondorio larriak ekarri ahal dauz, kontuan hartuta burmuina oraindik garatzen dagoala. Ondorioen artean oroimen arazoak baita mogikortasun falta etabar dagoz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00