OPA Herri Plataformen Koordinakundeak alkarretaratzeak deitu dauz gaur Euskal Autonomia Erkidegoko hiru uriburuetan, osasun publikoaren egoera salatzeko. Mobilizazinoak ‘nahikoa da, promesa gehiagorik ez: benetako konponbideak orain’ lelopean egin dira.
Plataformako kideek adierazo dabenez, Osakidetzaren egoerak kezka handia sortzen dau, murrizketak, zerbitzuen itxierak eta pribatizazinoaren hazkundea salatuta. Horregaitik, osasun sistema publikoa indartzeko neurriak eskatzen dabez. Besteak beste, pribatizazinoa gelditzea, itxitako zerbitzuak barriro edegitzea, lehen mailako arreta eta osasun mentala indartzea, langile gehiago kontratetea eta finantzaketa publikoa handitzea eskatzen dabe.
Alkarretaratzeak, goizeon, Donostiko Groseko anbulatorio aurrean eta Bilboko Osasun Ordezkaritzaren aurrean egin dabez. Arratsaldean, barriz, Gasteizen batuko dira, 18:00etan, Olarizuko osasun zentroan. Bestetik, promesen aurrean, osasun publikoan konponbide errealak bilatzeko, manifestazinoak burutuko dabez Bilbon, Gasteizen eta Donostian apirilaren 18an.
