
‘Gu ere bagara’ egitasmoak orain dala bi urte hasi eban bidea Getxon antolatutako erakusketa bategaz. Julen Nafarratek eta Ines Bermejok LGTBIQ+ kolektiboko adinekoei ikusgarritasuna emoteko ekimena izan zan. Gero, Dantzertik antzezlan egokitu eban, eta orain argitalpen itxurea hartu dau proiektuak.
“Kontatu ezin izan dana zelan kontatu” izan dala gatxena zehaztu deusku Julen Nafarratek. Ze sormena erabili behar izan dabe euki dabezan hutsuneak kontetako. Ze hainbat adinekoren lekukotzat izan dabez, baina eurek bizitakoa erdizka bakarrik kontatu ahal izan dabez.
Bi urteko ibilbidean ez dabe lortu lehen pertsonan ikusgarritasuna emotea, baina gaiari buruz gehiago berba egiten dala orain eta proiektuak hartu dauan ibilbideagaz pozik agertu dira.