Bakio, Laidan eta Lekeition izango dira hitzorduak

Euskal presoen eskubideak aldarrikatuko dira hondartzetan

Kosta ala Kosta, abuztuaren 4an, hondartzetan

Kosta ala Kosta ekimena egingo da abuztuaren 4an euskal kostaldean. Etxeratek udaro euskal kostaldean euskal presoen eskubideen alde egiten dauan ekimena da honakoa. Aurten, nobedadea da Sare Herritarragaz batera antolatu dauala Etxeratek agerraldia.

6 aldarrikapen gune

Sei hondartzatan izango dira agerraldiak. Bizkaian, Bakion, Lekeition eta Lagan egingo dira eguerdian. Gatazkaren konponbideari behin betiko amaierea emotea eskatuko da. Euskal preso, iheslari eta deportaduen etxeratze prozezua gauzatzeko eskatzen dabe. Ibon Meñikak Bizkaia Irratian gogoratu dauanez, 60 urtetik gorako hainbat preso dagoz gaur egun 20 urte baino gehiagoko espetxealdia gaindituz. Borondate politikoa eskatu dau Meñikak, egoerea konpontzeko.

119 preso

119 preso dagoz gaur egun Hego Euskal Herriko espetxeetan. Hamazazpi lagun etxean dagoz preso eta beste sei Frantziako espetxeetan. Horrez gain, hamazazpi pertsona dagoz erbesteratuta eta beste hiru, deportatuta. Gogoratu, euskal presoen sakanabaketea igazko martian amaitu zala.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00