Kukullaga Eskubaloi Taldea ondo sustraituta dago Etxebarrin. Guztira, 200 jokalari inguru daukaz taldeak. Danak neskak. San Antonio ikastetxe publikotik sortu zan Kukullaga eskubaloi kluba. Hasieran talde bi izan ziran. Gaur egun, 17. Talde nagusia Zidarrezko Mailan dago. Aurten kosta egin jako maileari eustea, baina lortu dau. Jokalari beterano batzuek aldegiteak eta beste bi Zuazora joateak eragina izan dau. Ane Valero eta Paula Molano dira gorengo mailara igon daben etxebarritarrak.
Gazte mailan, Kukullaga lehenengo sailkatu da ligan, eta lauko finalerako txartela lortu dau. Astegoien honetxetan jokatuko dabe non eta Etxebarrin, etxean. Orio, Zuazo eta Basauri izango ditue aurkari. Lehen partidua, barikuan (18:30), Basauriren aurka. Bigarrena, zapatuan (15:00), Orioren aurka. Eta, azkena, domekan (13:00) Zuazoren aurka. Behin ligan lehenengo geratu eta gero, Euskal Ligea irabaztea da helburua. Ekaitz Momeñe entrenatzaileetariko baten esanetan, aukera handia daukie. Kadete mailan be, lauko finalera sailkatu da lehenengo taldea. Orion jokatuko dabe finala.