Hamabigarren Gau Irekia egingo da bihar Bilboko San Frantzizko, Bilbo Zaharra eta Zabala auzoetan. Jaialdi parte-hartzailea da Gau Irekia. Sarean kultur erakundeak antolatzen dau. San Frantzizko, Bilbo Zaharra eta Zabala auzoen aberastasun kulturala ospatzeko jaialdia da. Ane Rodriguez-ek azaldu deuskunez, hasierako helburu berberagaz jarraitzen dabe.
Hainbat ekitaldi
Egitarauari erreparatu ezkero, 55 proposamen izango dira aurtengo Gau Irekian 47 espaziotan. Danetarik izango da: pieza eszenikoak, dantzea, kontzertuak, ekintza performatiboak, gaueko ibilbideak…aurten, Arte Ederretako ikasleak ule-apaindegiakaz arituko dira alkarlanean. Hori izango da ekialdietariko bat. Kultur aniztasun handia dago Bilboko auzo honeetan eta proposamenen aberastasuna azpimarratu dau Sarean kultur alkartetik Ane Rodriguezek. Gauirekia.com webgunean programazino osoa