55 proposamen 47 gunetan

San Frantzisko, Bilbo Zaharra eta Zabala auzoetan jai parte hartzailea

Kultur aniztasuna nagusi XII. Gau Irekian

Gau Irekia / Bizkaia Irratia

Hamabigarren Gau Irekia egingo da bihar Bilboko San Frantzizko, Bilbo Zaharra eta Zabala auzoetan. Jaialdi parte-hartzailea da Gau Irekia. Sarean kultur erakundeak antolatzen dau. San Frantzizko, Bilbo Zaharra eta Zabala auzoen aberastasun kulturala ospatzeko jaialdia da. Ane Rodriguez-ek azaldu deuskunez, hasierako helburu berberagaz jarraitzen dabe.

Hainbat ekitaldi

Egitarauari erreparatu ezkero, 55 proposamen izango dira aurtengo Gau Irekian 47 espaziotan. Danetarik izango da: pieza eszenikoak, dantzea, kontzertuak, ekintza performatiboak, gaueko ibilbideak…aurten, Arte Ederretako ikasleak ule-apaindegiakaz arituko dira alkarlanean. Hori izango da ekialdietariko bat. Kultur aniztasun handia dago Bilboko auzo honeetan eta proposamenen aberastasuna azpimarratu dau Sarean kultur alkartetik Ane Rodriguezek.  Gauirekia.com webgunean programazino osoa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular