2025. urtean Nekatur alkarteko landa-ostatuek, bataz beste, %42,24ko okupazinoa izan da

Gabon eta Urtezahar gauetan okupazinoak gora egin dau

Landa-ostatuen okupazinoa gorantza Euskadin

Inta landetxea (Araba, Santikurutze Kanpezu) / Nekatur

Euskadiko landa-ostatuek goranzko joeran dagoz, eta 2025. urtea horren lekuko izan da. Azken Gabonetan jasotako datuek joera hori berretsi dabe: Gabon-gauean okupazinoa %72koa izan da, eta Urtezahar-gauean %82koa, 2024ko datuak gaindituz. Idoia Ezkurdia Nekatur alkarteko gerenteak azaldu dauanez, ganera, eskualde askotan %100eko okupazinoa erregistrau da. Tartean, Lea-Artibai eskualdean abenduaren 24an, eta Enkarterrin eta Uriben, barriz, urteko azken gauean.

Ezkurdiaren berbetan, gero eta familia gehiagok aukeratzen dabez landa-ostatuak Gabonak ospatzeko, erosotasuna, espazio zabala eta ostatu berean gaua pasatzeko aukera eskaintzen dabelako. Esperientzia positiboa izaten da askorentzat, eta horrek errepikatzera bultzatzen dau bezeroa.

Gabonetako datuez gain, 2025eko urte osoko balantzea be positiboa izan da. Nekaturreko landa-ostatuen bataz besteko okupazinoa %42,24koa izan da, aurreko urtea baino ia hiru puntu handiagoa. Gaur egun Euskadiko 220 nekazalturismo, landa-etxe eta landa-apartamendu dira Nekaturreko kide. Horreetatik, 16 nekazal-turismo, 45 landa-etxe eta landa-apartamendu Bizkaian dagoz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00