Zornotza Aretoan estreinaldia

Zornotzako taldeak 'Zepo-Zapo' ikuskizuna sortu dau urteurrena ospatzeko

Lanean ospatuko dau Markeliñek 40. urteurrena

"Zepo-Zapo" ikuskizun barria / Markeliñe

Markeliñe taldeak Zepo-Zapo estreinauko dau gaur. 40. urteurrena ospatzeko taldearen ikuskizun barria dala esan behar. Zornotza Aretoan izango da estreinaldia. Markeliñe 1984.urtean sortu zan. 38 ikuskizun sortu dabez eta 30 herrialde baino gehiagotik ibili dira honeek eskaintzen. Teresa Salak, antzerki konpainiako kideak esan deusku, balorazino oso positiboa egiten dabela orain artekoaz. Pozik dagoz euren bokazinoa lanbide bihurtu dalako.

Estreinaldia

Estreinaldiaren eguna da gaurkoa taldearentzat eta urduri egon arren pozik dagozala aitortu deusku Teresa Salak. Zepo-Zapo lanean gerrea eta adiskidetasuna dira ardatz. Emakume bi dira protagonistak, soldaduak. Gerrra bialtzen dabez eta gudu-zelaian aurkitzen diranean, alkarren kontra ez daukiela ezer ohartzen dira. Itziar Fragua eta Nerea Martinez aktoreak arituko dira taula ganean. Konpainiaren aurreko ekoizpenen ildoari jarraituz, testurik bako ikuskizuna da honakoa. Jim Pinchen konpositoreak sortu dau musikea. Salaren esanetan, ikuskizunerako beren beregi sortutako musikea da. Zornotza Aretoan, emonaldi bi eskeiniko dabez gaur, bost ta erdietan eta zortziretan. Ondoren, antzoki ezbardinetan eskeiniko dabe eta tartean, zezeilean Xixonen, Feten jaialdian be aurkeztuko dabe. Markeliñek, 40. urteurrena lanean ospatuko dauala esan deusku Teresa Salak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00