Katedra horrek Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Prebentzio Medikuntza eta Osasun Publikoa Sailean izango dau egoitza.
Helburu nagusia da lanean pertsonen osasuna prebenitzeko mekanismoak sustatzea, euskal
gizartean Laneko Medikuntza eta Erizaintzaren kultura sustatzea, eta lan-osasuna prebenitzeko modu
aktiboan behar egiten daben eragile guztien etenbako prestakuntza sustatzea. Katedrak María Luisa
Bilbao Bengoechea dau izena. Emakume hau izan zan lehenenego emakumea Euskal Herriko Medikuntza Fakultatean (1936-1937), gerra zibila eten eban lehen fakultade iragankor horretan.
Katedrak botere publikoen zerbitzura egongo dan organo teknikoaren funtzinoa beteko dau eta horretarako, agente estrategikoak prestetako, aholkularitza eta ikerketa fokaleko lanak egingo ditu. Katedrak gizartean eta erakundeetan osasunaren kultura zabaltzeko eta dinamizatzeko lanak egin beharko dauz eta aholkularitza zein laguntzea emon beharko deutse lan-arriskuen prebentzioan parte hartzen daben agenteei. Katedrak, holan, unibersidadeko mundu akademikotik ezagutzea ateratzea ahalbidetuko dauan konexio-eragile baten lana beteko dau. Koldo Callado EHUko Zientzia eta Gizarte Garapenerako zuzendaria izan dogu Katedrearen ganekoak azaltzen.