
Gernika Palestina alkarteak lapiko-burrunbadea antolatu dau bariku honetarako, Gazako genozidioa geratu egin behar dala aldarrikatzeko. Arratsaldeko zazpiretan udaletxe pareetan egingo dira agerraldiak. Alkartearen arabera, ezinbestekoa da protesta ekitaldiak egiten jarraitzea. Gizarte zibila agintarien aurretik dabilela adierazi deusku Ibon Meñikak, eta horren erakusle dala atzo Bartzelonako portutik abiatu zan flotilea be. Espainiako bueltan zehar Palestinaren aldeko aldarrikapen jentetsuak egiteko eskatu dabe.