
Donostiako Zinema eta Giza Eskubideen jaialdian estreinauko da asteon Lara Izagirreren Empoderio dokumentala. Ijitoak diren eta ez diren emakumeen arteko zubiak sortzeko beharrizanetik sortutako egitasmoa da dokumentala. Lara Izagirre Zornotzako zinemagileak esan deuskunez Tamara Klavería ezagutu eban, ijitoen alkarteko kidea eta beragaz berbetan sortu zan ikus-entzunezkoa egiteko ideia. Amuge, Euskadiko emakume ijitoen alkarteko hamabost emakume agertzen dira lan honetan. 25 urte daukaz gazteenak eta nagusienak 60 inguru. Danetarik dago euren artean.
Arnasgunea
Urte ta erdian Otxarkoagan dagoen gizarte-etxeko inprobisazino tailerrean hartu dabe parte emakumeek. Barikuetan batzen izan dira. Arnasgune bat izan da esperientzia eurentzat. Lara Izagirrek azaldu deuskunez, ondo pasau dabe lana grabatzerakoan. Ez da dokumental narratibo bat. Emakumeak ondo pasetan ikusten dira. Talde bat sortu da euren artean. Lara Izagirrek esan dau lanak balio izan deutsola alkar hurreratzen gaituen gauza asko daukaguzala ikusteko ijitoak diran emakumeakaz. Empoderio zapatuan aurkeztuko da Donostiako Zinema eta Giza Eskubideen jaialdian. Zinemaldi gehiagotan aurkeztu gurako leukie. Era berean, Izagirrek aipatu dau zinema aretoetan aurkezpenakaz batera erakutsi gurako leukiela.