Ehun urte inguru daroez Zeanuri eta Ubideren artean larreen bakea sinatzen

Zeanurik eta Ubidek larreek daukiez amankomunean eta alkarri kontuak emongo deutsez

Larreen bakea barriztauko dabe bihar Ubiden

Larreen bakea sinatuko dabe bihar Ubidek eta Zeanurik. Larreak daukiez amankomunean udalerri biek eta eta joan dan ehun urte baino gehiagotan alkarri kontuak emon emoten deutsiez, urtean behin. Lantzean herri baten egiten dabe udalbatza berezia, eta aurton Ubiden izango da. Bertako alkateagaz, Zigor Iturriotzegaz egin dogu berba Goizeko Izarretan irratsaioan.

Larreen Mankomunidadearen XIV. Zeharkaldia be egingo dabe bihar. Zeanuritik ibilaldia egingo dabe eta herritar batzuk oinez joango dira Ubidera. Ibilbideak Erdi Aroan Bilbo eta Gasteiz lotzen ebazan errege bidea jarraitzen dau: bidarri horretatik igarotzen ziran Bizkaiko itsasportuetara eta Gaztelako barrualdera joiazan pertsonak eta merkantziak. 13:00etan udalbatza berezia egingo dabe, alkarri ganaduaren eta diru kontuen barri emonaz. Ondoren udal ordezkariek bazkaria izango dabe.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00