Ia 100 ikaslek hartu dabe parte emondako prestakuntzan

Lankidetza hitzarmena sinatu dabe

Last Tour eta HETEL gazteen enplegagarritasuna bultzatzen

Last Tour eta Hetel alkartearen arteko lankidetza hitzarmena / Bizkaia Irratia

Last Tour enpreseak eta Hetel alkarteak, lankidetza hitzarmena sinatu dabe gazteen enplegagarritasuna sustatzeko. Last Tour, kultura proiektuen dinamizatzaileak dira, Bilbao BBK Live edo Azkena moduko jaialdiak antolatzen dabez, besteak beste. Hetel, barriz, irabazi-asmorik bako alkartea da eta Euskal Herriko gizarte ekimeneko Lanbide Heziketako 34 ikastetxe biltzen dauz. Azken alkarte honetatik, Julen Elgeta presidenteak esan deusku garrantzi handia daukala sinatu daben hitzarmen honek, sektore barri baten aritu ahal izatea dakarrelako, besteak beste.

Prestakuntzea

Lankidetza honi esker, oinarriko mailako lanbide heziketako ikasleek ekitaldietarako kontratatutako muntaketa, elektrizidade, logistika eta ekoizpen teknikoko taldeetan hartu ahal izango dabe parte. Last Tourrek aurretik eskeini dau preskakuntzea Heteleko Lanbide Heziketako zentroetan. Bizkaian, Otxarkoagako eta Peñascaleko zentroetan hasi dira, eta Araban Egibide zentroan. Hurrengo edizinoetan ikastetxe gehiagora joateko asmoa daukie. Aurten, ia 100 ikaslek hartu dabe parte emondako prestakuntzan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00