"Gure bezeroetariko batzuk ekoizle txikiak, mikro-enpresak dira" esan dau Malen Sarasuak

Markinako kooperatiba honetan 55 langilek behar egiten dabe ikerkuntzaren munduan

Leartikerren negozio bolumena %7 hazi da bost urtetan

Malen Sarasua eta Jon Anakabe (Leartiker) / Bizkaia Irratia

Markinako Leartiker kooperatibearen azken bost urteetako negozio bolumena %7 hazi da eta gaur egun 55 behargin daukaz. Mondragon Taldeko kidea dan kooperatiba honetan lan-lerro nagusi bi daukiez: batetik, elikadurearen teknologian oinarritzen dana eta bestetik, polimeroen erabilerea ardatz daukazana.

Jon Anakabe Leartikerreko zuzendaria eta Malen Sarasua Leartikerreko esnekien taldeko arduraduna euki doguz hileon Goizeko Izarretan irratsaioak Markinatik egin dauen irratsaioan. “Polimero jasangarriak industriara bideratzen ahalegintzen gara, bio-plastikoak, birziklatuak… Material horreek garatzeko probak modelo matematikoen bidez sortzen ahalegintzen gara eta horrek tailerretako denborea murriztea eta kostu bajuagoa ekarten dauz” azaldu dau Jon Anakabek.

Elikagaien teknologiaren atalean Leartikerren hainbat proiektu dabez. Muska izeneko proiektuan errute-orioagaz edo eskabetxeagaz lan egiten dabe. Bestalde, esneki zentroan Ondtec eta Gaztanola proiektuakaz dabilz. “Gure bezeroetariko batzuk ekoizle txikiak dira, mikro-enpresak. Gure ezagutzea eurei zuzentzen deutsegu” azaldu dau Malen Sarasuak. Leartikerreko kidearen berbetan gazten afinazinoan egurraren erabilerea berreskuratu gura dabe eta modu berean gazten tipologia desbardinak sortzeko errezetak lantzen dabilz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00