Legenarraren aurkako munduko eguna urtarrileko azken domekan ospatzen da, 1954. urtetik. Eta gure Farmazia tartean horren ganean berba egin dogu.
Zapaturo lez, Juan del Arcok kontuan hartzeko gai interesgarri bat ekarri deusku. Izenez oso ezaguna, baina sakonean ezezagunagoa egiten jakun legenarra aztertu dau.
Legenarrak beti eragin dau ez-onartze argi bat. Orain dala asko pentsetan zan Jainkoaren zigorra zala. Gaur egun argi dago zelango gaixotasuna dan eta zelan eragiten dauan gure gorputzean, baina behar bada osasun arlotik urtenda, ez daukagu hain argi.
Juan del Arco kolaboratzaileak zalantza guztiak argitu deuskuz. Zer dan, zelan kutsatzen dan, zelango tratamenduak egin daitekezan, eta historian zehar zelan tratau dan azaltzeaz gan, bitxikeriak be kontau deuskuz. San Lazaro legenardunen zaindaria dala, besteak beste.
Gaur egun legenar kasu asko dagoz munduan, eta pasa dan urtean gure herrialdean ez bazan kasurik erregistrau, aurreko 10 urteetan 8 legenar kasu heldu ziran Euskal Autonomia Erkidegora. Askotan pentsetan dogu, behar bada film eta eleberriengaitik, Erdi Aroko gaixotasun bat dala, baina ez da horrela eta Farmazia tarteari amaierea emoteko, Juanek azpimarratu dau legenarraren estigmagaz amaitzeko garrantzia.
