Lekaleak proiektuaren bitartez, Euskadik tokiko lekale-urunen ekoizpena bultzatu gura dau

Leartiker zentroak tokiko lekale-urunen ekoizpena bultzatzeko proiektuan parte hartzen dabil

Lehenengo euskal lekale-uruna

Euskadiko lekaleak ekoizteko erabilerak eta jomugak dibersifikatzeko asmoz, euskal elikaduraren balio-kateko hainbat eragileak Lekaleak proiektua jarri dabe martxan. Barrikuntza proiektu honen bitartez lekale-urunen ekoizpena sustatu gura da, euskal enpresek plant-based elikagaiak (landare jatorriko lehengaiakaz bakarrik egindako elikagaiei esaten jake) garatu dagiezan.

Arabako Nekazari eta Abeltzainen Batasuna (UAGA) da proiektuaren burua, eta hauek dira parte hartzaileak: Basque Food Cluster, Delicass, Arabako Laboreen Alkarte Alternatiboa, Leartiker zentro teknologikoa eta Neiker.

Lorena Zudaire Leartikerreko kideak azaldu deuskunez, proiektu honen garapenari esker, beste erabilera batzuetarako Euskadin sortutako lehenengo lekale-uruna lortuko da. Urun horrek plant-based produktuak garatzeko balioko dau, herritarrek animalia-jatorrikoak ez diran proteina-iturri barrien eskaereari erantzun ahal izateko. Lekaleak egitasmoak hainbat fase izango dauazala zehaztu dabe. Ekoizpen analisiaren azterketeagaz landu beharreko bariedade onenak aukeratuko dira, eta bakarrik landare jatorriko lehengaiakaz egindako elikagaien merkaduko joeren analisia be egingo dabe. Gero lekale-urunak lortuko dira eta ondoren, azken produktuak diseinau, garatu eta kontsumitzaileakaz kontrastauko dira. Egitasmoa 2023.urte amaierara arte luzatuko da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular