Leioako jatetxetan herriko erliebean eta ortuetan oinarritutako eskaintza barria egongo da

EHUko ostalaritza eta aste-ederretako ikasleek plater eta menu bereziak diseinau dabez

Leioako erliebea eta ortuariak, herriko baxera eta menuetan

Leioako baxeraren eta menuen aurkezpen ekitaldia / Bizkaia Irratia

EHUko ostalaritza eta Arte Ederren eskolako ikasleak esperientzia gastronomiko bakarra sortzeko Gastro+Art proiektuan alkartu dira. Ostalaritzako ikasleak Leioan inspirautako menu bat diseinatzeaz arduratu dira eta horretarako zero kilometroko produktuak aukeratu dabez. Menu horrek Leioak baserriakaz dauen loturea eta itsasogaz dauen hurbiltasuna gogorarazoten dau. “Leioan gaur egun 20 baserri inguru dagoz, batez be, Peruri eta Santimami auzoetan” esan deusku Iban Rodriguezek, Leioako alkateak Goizeko Izarretan saioan.

Arte Ederren Fakultadeko Zeramika Masterreko ikasleek Leioa baxera sortu dabe, udalerriko orografia eta erliebea uhin leunen bidez birsortzen dauzena. “Menua eta baxera Leioako jatetxetara bazkaltzera gerturatzen diranei eskaintzea da asmoa” gaineratu dau alkateak. Bezeroek eurek menuak dastatu eta Leioako udalerria oinarri daben plater desbardinetan bazkaldu ahalko dabe. Alkateak momentuz ez dau zehaztu baxera hori salgai jarriko daben ala ez. “Eskuz egindako zeramikea da, platerak garestiak eta aztertu behar dogu salgai ipinteko aukera hori” azaldu dau Rodriguezek.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00