
Planik Plan irratsaioaren emonaldi barri bati ekin deutsagu asteon Bizkaia Irratian. Barikuro, astegoienean zehar Bizkaiko txoko desbardinetan egongo diran ekintzen eta egitasmoen errepasoa burutzen dogu, geure lurraldean zer egongo dan jakin eta gura dozuen plana egin daizuen. Astegoien honetatik Leioako Umore Azoka eta Maldita Nerea eta Gorka Urbizuren kontzertuak nabarmendu doguz.
Barikua
Astegoien honetan plan asko egongo dira egiteke Bizkaian, barikutik hasita. Esaterako, barikuan hasi eta astegoien osoan zehar luzatu egingo dira Leioako Umore Azoka eta Bermeoko Arrain Azoka. Eguneko ekitaldiei jagokenez, arratsaldeko 19:00etan hasiko dira egitasmoak. Ordu horretan, adibidez, ‘Eraitsi S.L’ obra ikusi ahalko da Markina-Xemeingo arkupe aurrean. Musikaren ildoan, kontzertu ugari izango dira. Esaterako, arratsaldeko 20:00etan Maldita Nerea Basauriko Social Antzokian izango da.
Zapatua
Hainbat ekitaldi ezbardin izango dira protagonista zapatu honetan Bizkaian. Esate baterako, Eleizea Plazara ekimena eroango da aurrera Barakaldoko BEC!-en. Goizeko 11:00etan eta eguerdiko 12:00etan eta 13:00etan, bertsolari beteranoen kanporaketak jokatuko dira Orozkon. Ordubete beranduago, bertso bazkaria eukiko dabe Iurretako Montoste alkartean, Joane Aldaur, Idoia Anzorandia, Ainhoa Comas, Julen Eizagirre, Zihara Enbeita, Maddi Gallastegi, Udane Mugertza eta Irati Tolosa bertsolariekaz. Kontzertuei jagokenez, arratsaldeko 18:00etan Bilboko Sala BBK-n, Gorka Urbizuk kontzertua emongo dau.
Domeka
Astegoieneko azken egunari begira, hainbat ekitaldi izango dira Bizkaian. Batetik, Sopelako Udabarriko Jaia ospatuko da. Bestetik, Bat-batean Galdames egitasmoa martxan ipiniko da. Eguerdiko 13:30etan, Getxoko kristalezko kioskoan, Garbayok kontzertua eskainiko dau. Arratsaldeko 16:30etan eta 18:30etan ‘Ostirala iritsi da!’ Porrotx, Marimotots, Pupu, Lore eta Txapasen ikuskizuna egongo da Basauriko Social Antzokian. Ganera, arratsaldeko 19:30etan Bilboko Euskalduna Jauregian, Guitarricadelafuentek kontzertua eskainiko dau.