Ateak zabalduko ditu zapatu honetan BAM Andra Mari Magisteritza eskoleak. Sasoi honetan ikasle askok unibertsidade ikasketak aukeratu behar ditue eta irakasle izan gura dabenei azalpenak emoteko edegiko ditue ateak BAM-en. Leire Garamendi Ikasketa Antolakuntzarako zuzendariordeak azaldu deuskunez, orientazinoa oso garrantzitsua da ikasketak aukeratzen dabilzan ikasleentzat, eta eurok ahalik eta informazino zehatzena emoten dabe.
BAM-en hiru gradu ezbardin dagoz aukeran: Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta graduko bikotxa, aurreko biak batzen dituana. Dana dala, gradu bakoitzean aitamen ezbardinak dagoz ikasteko. Aurrematriluea egiteko epea zabalik dago, martiaren 1era arte.
