Udalak bere esku dauka orain pausuak emotea

Hiruki Larrosak kolektiboaren diagnostikoa egin dau

LGTBI+ kolektiboaren saretze beharra agerian Bermeon

Bermeo / Bizkaia Irratia

Bermeon, LGTBI+ kolektiboa saretu beharra geratu da agerian, egindako diagnostikoan. Bermeoko Udalak Hiruki Larroxa kooperatibeari egin eutson LGTBI+ kolektiboaren ganeko diagnostikoa egiteko enkargua. Urtebete inguru egin dabe lan horretan. Emailez parte hartu ahal izan dabe kolektibo horretako pertsonek eta banako alkarrizketak egin dira egoerea aztertzeko. Galdetegi bat be egon da parte hartu gura daben guztientzat.

Ondorioak

Joseba Gabilondok, Hiruki Larrosa kolektiboko kideak nabarmendu dau, Bermeon ataratako lehen ondorioa izan dala, herria isilik egoala, gaia ez dala kalean egon. Era berean, kolektiboak alkarterik ez izatea nabarmendu zan. Diagnostikoa herritarren aurrean aurkeztu zan orain hiru bat aste eta bertan egozanak, saretzen hasteko asmoa agertu eben. Bestalde, herrian, LGTBI-fobia zuzenik ez dala ikusi nabarmendu da. Bermeon, transmisinoaren faltea be azpimarratu dabe diagnostikoaren egileek. Askok, hori bai, hiesa gaixotasuna izan ei dabe gogoan eta batez be, Josu Unanue, honek hiesaren ganeko ekimen ugarri jarri ebazalako abian bere herrian. Orain, egindako diagnostikoa eta proposamenak mahai ganean izanda, Bermeoko Udalaren esku dago ze pausu emon erabagitzea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00