Bixagu Enterteinmet ekoiztetxeak Ibon Martinen eleberrien eskubideak eskuratu dauz, ikus-entzunekoetara egokitzeko. Iñaki Gomezek eta Pablo Echartek sortu eben Bixagu Enterteinmet ekoiztetxea 2020. urtean. Fikzinozko lanak egiten dabez edozein genero eta formatotan. Euskadin eta Londresen kokatzen da ekoiztetxea, eta produkzino propioak zein koprodukzinoak sortu dabez orain arte. Ibon Martin idazle donostiarra aspalditik ezagutzen eben eta bere eleberriak ikus-entzunezkoetara eroateko ideia lehenago be izan dabe.
Telesail izateko egokiago
La danza de los tulipanes, La hora de las gaviotas, El ladron de rostros eta Alma negra lanen eskubideak eskuratu dauz Bixagu Enterteinmet ekoiztetxeak. Ertzaina da Ane Cestero, liburuetako protagonistea, eta bera izango da sortutako ikus-entzunezkoen protagonistea be. Gogoratu daigun, saga honen bostehun mila ale baino gehiago saldu direla dagoeneko. Ibon Martin idazlea oso pozik dagoala esan deusku Gomezek. Ekoiztetxeak, behin eskubideak eskuratuta, finantziazinoa lortu behar dau orain. Gomezen esanetan, Ibon Martinen eleberrietatik telesaila eta filmea sortu daiteke. Dana dala, telesaila, egokiena izango litzatekeela deritxo.
