“Loa eta Laia” marrazki bizidun digitalen bigarren denboraldia hasi da. Urrian eskeini da bigarren denboraldiaren lehen atala. Adin txikikoentzat eta familientzat sortutako marrazki bizidun honeetan, euskal kulturaren, eguneroko ohituren eta balio unibertsalen transmisinoa egiten saiatzen dira egileak. Josu Bergara musikari eta publiziztearena izan zan ideia. Berea da musikea be. Eta beragaz batera, Paul Caballero da ilustratzailea. Biek daukiez seme-alaba txikiak. Biak ohartu ziran, egozan marrazki bizidunak, atzerrian egindakoak zirela gehienak eta trasmititzen ebezan balioak ez egozala oso eguneratuta. Horrek bultzatuta batez be, Loa eta Laia sortu eben. Bergara eta Caballerogaz batera, lan honetan, Ane Martinez eta Leire Guerrerok hartzen dabe parte, abeslariak dira eta David Sanchez, egokitzapenaz eta ekoizpen musikalaz arduratzen da.
Gai desbardinak
Loa eta Laia, biak dira neskatoak eta liderrak dira. Euren izaerea apurtzailea da eta eskaintzen daben musikea be era horretakoa. Lehen denboraldian, Gau Baltza, Euskerearen eguna edo Gabonak izan ziran gaiak. Bigarren denboraldiko lehen atalean, Gargantua izan da protagonista. Hurrengo ataletan, bulling-a moduko gaiak jorratuko dabez. Loa eta Laia marrazki bizidun digitalen lehen denboraldian berrehun mila erreprodukzino baino gehiago izan dira YouTuben. EITBgaz lortutako akordioari esker, lehenengo denboraldia streaming-ez emongo da. Eskoletan be badabiz eskaintzen eta Katalunian be piztu da marrazki bizidun honeenganako interesa. Orain, bagilera bitartean, hilero, atal barri bat eskeiniko da.