Euskarazko sormen digitaleko proiektu bat garatzeko aukerea eskeintzen dau deialdiak. Otsailaren hasiera arte jasoko dira proposamenak eta 10.000€ko ordainsaria izango dau. Deialdiaren helburuak: euskarazko sorkuntza digitala sustatzea eta sortzaile digitalen lana ezagutzera emotea eta ingurune digitalean euskarazko eduki gehiago
egoteko aukerea eskeintzea.
Kultur sorkuntzaren barruan arlo guztiak onargarriak izango dira: musika, arte eszenikoak, arte plastikoak, dantza, komikigintza, bertsolaritza, gastronomia, rol jokoak, Interneteko baliabideak, audioa… Aurkeztu leiteken proposamena diziplina bat edota diziplinen arteko uztarketa izan daiteke. Deialdian parte hartzeko baldintzetan ezarri dan moduan, sormen digitaleko proiektu bat aurkeztu behar da eta hautatua izatekotan, hartzaileak bere proiektua egiteko urtebeteko epea eukiko dau. Sormen digitalerako deialdia bada be, ingurune fisikoan be gauzatzeko aukera izango dau. Izan bere, emaitzaren formatoa edozein modukoa dala, 2024ko Loraldia Festibalean aurkeztuko da. Bekaren eskaria eta proposamenen aurkezpena banaka edo taldeka egin leiteke eta
Loraldiaren webgunean ezarrita dago prozedurea.