Los domingos pelikulak Ainara gaztearen istorioa kontatzen dau. 17 urteko neska honek bere familia harritzen dau bere bizitza goitik behera astinduko dauan erabagia hartzean: klausurako monja izateko bideari ekin nahi deutso. Hau da, orain arte ezagutu izan dauan bizitza baztertu (familia, lagunak, bikoteak), ikasketak alde batera itxi, eta bere burua Jaungoikori eskaini.
Zalantzak eta dilema moralak planteatzen deuskuz Alauda Ruiz de Azuaren pelikulak, Barakaldoko zuzendariaren azken lan honek. Donostiako Zinemaldian irabazi eban Urrezko Maskorra, eta zapatuan, Forqué sari nagusia ekarri eban Bizkaira be bai.
Zelan lagundu maite dozun hori, oker badago? Zure ustez, bide okerra hartzeko zorian badago? Maitatzeko modu desbardinak aztertzen dauz pelikulak. Pertsonaiak, gaia eta dilema morala aztertuko doguz asteon tartean, zine-aretoetara 600.000 pertsona baino gehiago erakarri dituan filma abiapuntutzat hartuta.
