Arriaga antzokian estreinauko da gaur Pabellon 6 aretoaren ekoizpen barria, Lovesong. Abi Morganen lanaren egokitzapena da Lovesong. Sandra Maturanak egin dau eta berea da zuzendaritzea be. Maitasuna eta denboraren joana dira antzezlan honen ardatz nagusiak. Abi Morganek 2011.an agitaratu eban lan arrakastatsua. Lovesong antzezlanean, Itziar Lazkano, Felipe Loza, Kepa Alesso eta Itxaso Sanchez aktoreak ikusiko doguz taula ganean. Sanchezek esan deuskunez, Morganen testutik ia ez dago aldaketarik antzezlanean. Maggie eta Billie dira istorio honen protagonistak. Itxaso Sanchez eta Kepa Alesso, Maggie eta Billie dira gaztetan eta nagusitan barriz, Itziar Lazkano eta Felipe Loza. Beraz, aktore bik, pertsonai berarena egin behar izan dabe bizitzako etapa desbardin baten. Sanchezen esanetan, lan kuriosoa izan da. Aipatu behar, antzezlan honetan, aktoreek unibertso fisikoa landu dabela, mogimendu eta adierazpen koreografikoen bitartez. Eszenografia be goraipatzen da antzezlan honetan. Betitxe Saitua arduratu da horretaz, eta jantzietaz be bai.
Emonaldiak Pabellon 6 aretoan
Lovesong Arriaga antzokian estreinauko da gaur iluntzeko zazpi ta erdietan. Ostean, Pabellon 6 aretoan ikusi ahal izango da. Urtarrilaren 11ra bitartean, bariku-zapatu-domekatan eskeiniko da hain zuzen. Sarrerak, aretoaren web orrian eskuratu daitekez.
