Atleticoren aurkako partiduan Athleticek bere mailarik onena emongo dauela esan deusku dimoztarrak

Dimako atzelariak finalean ikusten dau Athletic, finalaurrekoaren bueltako partidua oso gogorra izango dala iragarri arren

Luis Prieto: “Garaipenaren bila urten behar dogu eguenean San Mamesen”

Luis Prieto eta bere taldekideak Athleticek Liegeko Standarden zelaian 1-7 irabazi eben partiduan / Bizkaia Irratia

Luis Prieto Zalbidegoitiak 153 partidu jokatu ebazan Athleticen elastikoagaz sei denporalditan, 2002tik 2008ra. Se urte horreetan, Dimako atzelariak ez eban kopako finalik jokatzeko aukerarik izan. 2004-2005 denporaldian finala jokatzeko zorian egon zan orduan Ernesto Valverdek zuzentzen eban taldeak. Zuri-gorriak, baina, kanporatuta geratu ziran finalaurrekoan Lorenzo Serra Ferrerrek zuzendutako Betisen aurka. Benito Villamarinen bapezna bardindu ostean, Athletic ez zan gauza izan aurkaria menderatzeko San Mamesen maiatzaren 11an jokatutako partiduan. 120 minutu jokatu ostean, penaltietan erabagi zan kanporaketea. Zuri-gorriak ez ziran fin ibili penalti jaurtiketetan eta Betisek eskuratu eban kopako finalerako sailkapena. Luis Prieto, Athleticen hasierako hamaikakoan egon zan partidu horretan eta negarrak itxi eutson Santi Ezquerrok penaltia huts egin eta talde zuri-gorria kanporatuta geratu zanean.

Luis Prieto Eibar taldeko prestatzaile fisikoa da Joseba Etxeberria entrenatzailearen aginduetara. Dimakoagaz egin dogu berba eguen honetan Athleticek Atletico de Madriden aurka San Mamesen jokatuko dauen partiduaren ganean. Partidu gatxa eta gogorra izango dala aurreratu arren, baikor dago eta datorren apirilaren 6an Sevillako La Cartuja estadioan jokatuko dan finalean ikusten dau Athletic.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00