Helena Ruiz de Azua (Zaporeak): "Sirian une honetan batez be mantak, lozakuak eta elikagaiak behar dabez"

Zaporeak GKEtik herritarrei berehalako laguntzea emoteko deia egin deutsie

Lurrikarak kaltetutakoei laguntzeko elikagaiak batuko dabez Arrigorriagan eta Orozkon

Sirian lurrikarak kaletutako zonaldeetariko bat / Zaporeak GKE

Zaporeak Gobernuz Kanpoko Erakundeak jatekoak eta materiala batuko dau zapatuan Arrigorriaga eta Orozkon, Siriara bialtzeko. Urteak daroez Siriako kanpamenduetara laguntza bialtzen. Behar handia dauke kanpamenduetan eta batez be orain arte, jatekoak eta ikasteko materiala eroan deutsie. Helena Ruiz de Azua Zaporeak GKEko kideagaz berba egin dogu Goizeko Izarretan.

“Kanpamenduetan egoera beti izan da larria, ez daukelako ezer eta orain lurrikaren ondorioz, okertu egin da egoera larri hori” zehaztu deusku Ruiz de Azuak. Momentu honetan batez be mantak eta lozakuak behar dabez; hotz handia egiten dauelako sasoi honetan Turkia eta Siria aldean. Zapatuan Arrigorriagan (Eroski eta BM ondoan) elikagaiak eta materiala batuko dabe goizeko 10:00etatik eguerdiko 13:00a arte. Orozkoko plazan beste horrenbeste egingo dabe goizeko 10:00etatik eguerdiko 14:00etara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00