Daniel Asuak aurkitu ebazan argazkiak eta Hibai Agorriak eskaneatu

'Non ote zaude' erakusketea zabaldu da Gernika-Lumon

Madrileko zaborrontzi baten aurkitutako argazkiak ikusgai

"Non ote zaude" erakusketako argazkia / Bizkaia Irratia

Non ote zaude izeneko argazki erakusketea zabaldu da Gernika-Lumon. Argazkietan azaltzen dan neskatoa agertzea itxaroten dabe egileek. Daniel Asua eta Hibai Agorria dira erakusketaren egileak, gernikarrak. Biak argazkilariak eta lagunak dira. Danielek, Madrilen aurkitu ebazan argazkiak zaborrontzi baten. 36 argazkiko 5 karreteren negatiboak egozan zaborrontzian, 140 bat argazki. 1955 eta 1957 urteen artean egindakoak dira argazkiak. Donostian errebelau ebezan. Hibai Agorriak azaldu deuskunez, garaiko familia bat eta batez be, neskato bat dira argazkien protagonistak. Gure kostaldea ezagutzen bidaia egin ebela esan daiteke. Gernika-Lumon, Sukarrietan edo Bermeon ataratako erretratuak dagoz. Argazkietan agertzen dan emakumeak 85 urte inguru euki leikez gaur egun, bizirik egon ezkero.

Gernikazarra eta Gerediaga

Gernika-Lumoko Kultur Etxeko Rikardo Abaunza aretoan dagoz ikusgai argazkiak. 30 paperean jarri dabez eta gainontzekoak bideoz ikus daitekez. Hibai Agorria arduratu da guztiak eskaneatzeaz. Gernika-Lumoko Gernikazarra historia alkarteko kideakaz jarri ziran harremanetan, argazkiak erakutsiz. Kultur Etxeagaz be jarri ziran harremanetan argazki erakusketea antolatzeko. Gerediaga alkarteagaz be bat egiteko asmoa daukie, Elorrion ataratako argazkiak be badagozalako. Erakusketea martiaren 20ra bitartean egongo da ikusgai, eta bihar arratsaldean izango da inaugurazinoa.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00