Depresinoaren egun honetan gai horretaz egin deusku berba Psikologoen Elkargoko psikologea dan Maider del Riok. Depresinoa arazo sakona dala esan deusku, pertsonea ezertarako gogo barik geratzen dala. Horretaz konturatzea eta laguntzea eskatzea kosta egiten dala, baina izatez garrantzitsua dala gauza biak egitea. Zorionez, gaur egun buruko osasun kontuak normalizatuz doazela esan deusku, aurrerapausu handiak emon dirala.
Psikologo eta psikiatren laguntza pofesionalaz gain, ingurukoen konektagarritasuna be garrantzitsua dala esan deusku. Askotan ingurutik ez dala jakiten zelan lagundu, baina ondoan egotea bera be garrantzitsua dala, pertsoneari zelan dagoen galdetzea, lantzean mezu bat bialtzea eta maite dauen pertsona bat ondoan dagoala ikustea. Komunidadeak asko lagundu ei leike depresino kasuetan.
