"Umeek eurena lako familiak dagozala ikustea oso garrantzitsua da" esan dau Maitek

Euskadiko Borondatezko Ama Bakarren Elkartean (MSP) dozenaka familia dagoz

Maite: “Familia ugarien eskubide bardinak aldarrikatzen doguz”

Maite 3 eta 8 urteko bere bi semeakaz / Bizkaia Irratia

Maitek seme txiki bi daukaz, Peru (3 urte) eta Oihan (8 urte). Hirurak Durangon bizi dira eta eurena guraso bakarreko familia da. “Familia ugarien eskubide berberak izatea aldarrikatzen dogu” esan deusku Maitek, aste honetan, Goizeko Izarretan saioan. Seme- alabak daukiezan familientzako laguntza ezbardinak onartu dira azken urteetan; guraso bakarrek baina, ez daukela ia laguntzarik esan deusku Maitek. Normalean guraso bakarren kasuan, ama bat izaten da seme-alaba bategaz, edo bigaz.

Guraso bakarreko familien beharrizanak asko dira. Ekonomikoak bai, baina beste mota bateko laguntzak be behar izaten dirala gogoratu deusku Maitek. Azken horreetan fokoa jarri beharko litzatekela uste dau berak. Euskadiko Borondatezko Ama Bakarren Elkartean (MSP) dozenaka familia dagoz. “Umeentzako oso berezia da eurena lako familak be dagozala jakitea. Alkartean ekimen ugari egiten doguz, mendirako urteerak, kanpingetan topaguneak…” azaldu deusku Maitek.

Banatutako familiak, familia ugari lez hartu barri dabez Araban. “Banatutako familien kasua eta guraso bakarren kasua guztiz ezbardinak dira” adierazo dau Maitek, azpimarratuta neurri hori guraso bakarreko familiekiko injustoa dala.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00