Arartekoari egindako kexek gora egin dabe osasun, etxebizitza, ingurugiro eta ogasun arloetan, batez be

Arartekoaren 2024. urteko jarduerak % 7,4 igo dira aurreko urteagaz alderatuta

Manuel Lezertuak Ararteko kargua itxiko dau

Azkenengo egunetan Manuel Lezertuak Ararteko kargua itxiko dauala iragarri dau. Bagilean hamar urte beteko dauz Ararteko lez eta bere ibilbidearen balorazinoari buruz galdetu deutsagu. Baita be, apirilean Eusko Legebiltzarrean aurkeztu eban txostenari buruz.

Txostenan, herritarrentzako kezka jatorri nagusienen artean Osakidetza, hezkuntza eta etxebizitza dagoz. Arartekoak gogoratu dau kasu larrienak heltzen jakezala bakarrik. Osakidetzaren zerbitzuaren ganean jasotako kexa kopurua ia % 70a  hazi zan 2024an eta lauren bat, hitzorduen itxaronaldiari buruz egin dira. Hezkuntzaren inguruan egin diran eskaera gehienak, eskoletako izen-emoteen ondoren izandako onarpen prozesuekaz eta bekekaz eukien zerikusia. Etxebizitzari jagokonez, hurrengoa esan deusku Manu Lezertuak: “Igoera egon da nahiko nabarmena pasa dan urtean”. Etxebizitzagaz bi arazo ikusten dabez. Alde batetik, eskaera handiegia dala. Momentu honetan 80.000 pertsona inguru eskatzen ari dira errenta sozialeko pisuak eta merkaduan Eusko Jaurlaritzak bakarrik 16.000 daukaz. Jende asko dagoala etxe baten zain baina etxerik ez dagoz. Beste alde batetik, ikusi dabe egoera larrian dagozan pertsonentzako, Gobernuaren prozeduragaz akats gehiegi dagozala eta ez dala gardena. Askotan etxeak ez dirala egokiak hor bizi diran familientzako.

Ogasun arloan, programa informatikoak erabiltzeko betebeharra ezabatzea eskatu eutsan Arartekoak Arabako Foru Aldundiari orain dala egun batzuk. Aurrez-aurreko izapideetan tresna digital bat bakarrik erabiltzeak, urratu egiten dau pertsona fisikoek administrazinoagaz harremanak izateko bidea aukeratzeko daukien eskubidea. Bizkaiko Foru Aldundiari eta beste erakunde publikoei be egin deutsela eskaera kontau deusku Goizeko Izarretan irratsaioan. “Kexa asko izaten ari gara Covid krisiaren ondoren arreta aurrez-aurre onartzen ez dabezan adminiztrazinoen ganean”, adierazi dau Manuel Lezertuak. 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00