
Planik Plan irratsaioaren emonaldi barri bati ekin deutsagu asteon Bizkaia Irratian. Barikuro, astegoienean zehar Bizkaiko txoko desbardinetan egongo diran ekintzen eta egitasmoen errepasoa burutzen dogu, gure lurraldean zer egongo dan jakin eta gura dozuen plana egin daizuen. Astegoien honetatik Bulego, Manuel Turizo, Sukena eta Bier Seiten kontzertuak nabarmendu doguz.
Barikua
Astegoien honetan plan asko egongo dira egiteke Bizkaian, barikutik hasita. Esaterako, Manuel Turizoren kontzertua Bilbo Arenan; Bulego Durangon; Elorrion Arriola antzokian Arizona antzezlana; eta Insaciable dantza saioa Barakaldoko antzokian.
Zapatua
Hainbat ekitaldi ezbardin izango dira protagonista zapatu honetan Bizkaian. Esate baterako, Sukena, Kaparrak eta DJ Keneren kontzertuak Durangon; Bo jauna antzezlana eskainiko da Mungiako Olalde Aretoan (18:30ean); eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketako final laurdena Galdakaoko Kultur Etxean (17:00etan).
Domeka
Astegoieneko azken egunari begira, hainbat ekitaldi izango dira Bizkaian. Esaterako, Bilboko Nave 9n (19:00etan) Bier Seiten kontzertua egongo da; Katagorriaren elezaharra Gernika-Lumoko Lizeo antzokian (12:30ean), eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketako final laurdena Getxoko Muxikebarri aretoan (17:00etan) jokatuko da.