Planik Plan 01x37: astegoieneko planak Bizkaian

Bizkaiko txoko desbardinetan egongo diran ekintzen eta egitasmoen errepasoa

Marc Anthony, Mikel Urdangarin eta Gatibu astegoien honetan Bizkaian

Marc Anthony abeslaria Barakaldoko Bizkaia Arenan izango da bariku honetan / Marc Anthony

Planik Plan irratsaioaren emonaldi barri bati ekin deutsagu asteon Bizkaia Irratian. Barikuro, astegoienean zehar Bizkaiko txoko desbardinetan egongo diran ekintzen eta egitasmoen errepasoa burutzen dogu, geure lurraldean zer egongo dan jakin eta gura dozuen plana egin daizuen. Astegoien honetatik Marc Anthony, Mikel Urdangarin eta Gatiburen kontzertuak nabarmendu doguz.

Barikua

Astegoien honetan plan asko egongo dira egiteke Bizkaian, barikutik hasita. Esaterako, Mungiako, Sanfuestesko, Loiuko, Turtziozko, Mundakako edo Errekaldeko jaiak ospatuko dira astegoien honetatik hasita. Ganera, Leioako Apatx Kulturfestibala be eroango da aurrera asteburu osoan zehar. Eguneko ekitaldiei jagokenez, arratsaldeko 19:30etan Bermeoko Nestor Basterretxea aretoan ‘Etxa gazta!’ antzezlana ikusi ahalko da. Musikari jagokonez, kontzertu batzuk izango dira. Esaterako, Marc Anthony Barakaldoko Bizkaia Arenan izango da gaueko 21:00etan eta Mikel Urdangarin Lekeitioko Ikusgarrin ordubete beranduago.

Zapatua

Hainbat ekitaldi ezbardin izango dira protagonista zapatu honetan Bizkaian. Esate baterako, Zamudioko Lagatzu eguna ospatu egingo da. Bestalde, eguerdiko 12:00etan Sopelako udaletxeko plazan, Eleder Magoak ‘Magia mundiala’ ikuskizuna eskainiko dau. Ordubete beranduago Sopelako txosnagunean bertso saioa eukiko dabe, Maider Arregi, Joanes Illarregi, Paule Ixiar eta Jon Maia bertsolariekaz.  Kontzertuei jagokenez, Gatibu Mungiako Foru plazan izango da, gaueko 22:30etan.

Domeka

Astegoieneko azken egunari begira, hainbat ekitaldi izango dira Bizkaian. Esaterako, eguerdiko 13:00etan Mungiako herriko plazan, bertso jaialdia izango da, Ane Labaka, Jone Larrinaga, Etxahun Lekue eta Gorka Pagonabarraga bertsolariekaz. Goiz-eguerditik arratsaldera goaz. Arratsaldeko 18:00etan Getxoko Muxikebarrin, ‘Putzua begi bistan’ antzezlana ikusi ahalko da . Azkenik, gaueko 23:30etan, Puro Relajo taldea Mungiako Foruen plazan izango da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00