Bederatzi kultur proposamen eskeiniko dira

Abangoardia eta tradizinoa buztartzen dauz jaialdi honek

Mareak jaialdia Bermeon

Mareak jaialdia Bermeon / Bizkaia Irratia

Mareak jaialdiaren hamabigarren edizinoa hasiko da gaur Bermeon. Tradizinoa eta abangoardia buztartzen dauazan jaialdia da. Herrian erantzun handia izan dau orain arte. MB2000 alkartea da antolatzailea, Bermeoko Udala eta Bizkaiko Foru Aldundiagaz batera. Alkartetik, Ane Ortubek esan deusku, herriari kulturea hurreratzen ahalegintzen direla jaialdiaren bitartez.

Bederatzi proposamen

Bermeoko Nestor Basterretxea aretoan, Arrantzaleen Museoan, Kafe Antzokian, Santimamiñen eta Irakaskintzako karpan izango dira ekitaldiak. Hasteko, gaur, Paul Wrightek zuzendutako Arcadia dokumentala ikusi ahal izango da. Ortuberen esanetan, ezohiko dokumentala da. Ameli kontalariaren ikuskizuna, Oda Maritima izeneko zinema-kontzertua, Tristes Pupilas liburuaren aurkezpena, Harria taldearen kontzertua, Zalantza baten Itzala taldearena… Bederatzi kultur proposamen eskeiniko dira guztira. Zapatuan, Santimamiñera egingo da bisita gidatua. Plaza guztiak beteta dagoz kasu honetan. Juan Carlos Lopez Quintana arkeologoaren eskutik egingo da bisita gidatua. Zapatuan, Mareak jaialdiari amaierea emoteko, dantza garaikidea eta kontzertua eskeiniko dira. Amaia Elizaran dantzari eta koreografoa, Silberius de Ura musikariagaz eta Sophia Djebel Rose artista frantziar-marokoarraren kontzertua.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00