Trapagarango Amazon biltegian bi eguneko greban dagoz

Bi greba egunetan 70.000 pakete banatu barik geratuko dira Trapagarango Amazon biltegian

Mari Domingik eta Olentzerok arazoak izango dabez opariak banatzeko

Trapagarango Amazon biltegi aurrean beharginak geldi. / LAB sindikatua

Trapagaranen dago Amazonen biltegi handienetako bat. Atzo eta gaur bertako beharginak greban dagoz, LAB sindikatuak deituta. Goizean goizetik bertara gerturatu gara eta Gotzon Mardarats sindikatuko ordezkariak azaldu deuskuz euren aldarrikapenak.

Urriaren 17an lanuztea egin eben, zemendiarean 28an egun osoko greba, eta oraingoan bi egun jarraian geratuko dira. Hain justu, Olentzerok eta Mari Domingik opari gehien banatzen dabezan egunen atarian. Sindikatutik adierazo deuskuenez arazoak izango dabez aurten opariak banatzen, ze 70.000 pakete biltegian geratuko ei dira.

Hiru ardatz nagusitan laburbildu deuskuez beharginek grebara joanda aldarrikatu gura dabezanak. Lehenego, lan zentroko hitzarmena lortu gura dabe, ze gaur egun garraio hitzarmena apliketan jake eta ez dator bat euren jardunagaz. Bigarren, soldaten KPI igoera eskatzen dabe. Eta hirugarren, azpikontraten subrogazino eskubidea be aldarrikatzen dabe.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00