
Martiaren 15era bitarteko epea dago Oporrak Bakean kanpainan izena emoteko. Saharako haurrak udea basamortutik eta errefuxiatuen kanpamenduetatik kanpo pasetako aukerea izaten dabe kanpaina honi esker. Hego Euskal Herriko alkarte desbardinak, Frente Polisarioa eta Euskal Fondoa dira kanpainaren antolatzaileak. 8 eta 12 urte arteko neska-mutilak etorten dira udan, bagil amaieratik abuztu amaierara bitartean. Garazi Etxebarriak azaldu deuskunez, aspaldion, harrera familien artean beherakadea izan da. Igaz, 200 ume etorri ziran Euskal Herrira.
Aterpetxeak
Harrera familia izateko, gogoa eta presutasuna izatea behar direla azaldu deusku Etxebarriak. Oporrak Bakean ekimenak web orria dauka eta bertan emon daiteke izena, harrera familia izateko. Sare sozialen bitartez be badabiz informazinoa emoten. Azken urteetan, aterpetxeak be jarri dabez abian alkarte desbardinek. Bizkaian hiru aterpetxe dagoz eta bat Gipuzkoan. Honeetara, taldeetan etorri daitekez umeak. Egonaldi honeek oso onuragarriak dira Saharako umeentzat. Etxebarriak dino emoten dana baino gehiago jasoten dabela harrera familiek.