Sara Mironesek dauka gaixotasuna, Aida Garcia lagunak kanpainea jarri dau abian eta Lova Loisek kantua sortu dau

Jaietako zapiak saltzen dabilz eta Donejakue bidea egingo da asteon

Martxa onean doa mastozitoziz gaixotasuna ikusarazteko kanpainea

Sara Mirones, Lova Lois eta Aida Garcia / Bizkaia Irratia

Martxa onean doa hemen Bizkaian abian jarri dan kanpainea, mastozitosiz gaixotasuna ikusarazi eta alkartearentzat dirua batzeko. ‘Maraton de Lunares’ edo ‘Orbanen Maratoia’ izeneko kanpainea dago abian Bizkaian. Aida Garciaren ekimena izan da kanpaina hau, bere lagunik onenak, Sara Mironesek, gaixotasun arraro hau daukala ikusita. 27 urte daukaz Sarak eta 22 eukazanean diagnostikatu eutsen mastozitosis izeneko gaixotasun arraroa. Gorputzak mastozito zelula asko pilatzen dauazanean gertatzen da. Orbanak agertutakoan hasi zan guztia. Hasieran, egoerea gogorra izan zan Sararentzat, medikura sarri joan behar izan zan. Espainian badago mastozitosia daukienen alkartea eta han sartzeak asko lagundu eutsola esan deusku.

Kanpainea

Aida Garciaren ekimenez, ‘Orbanen Maratoia’ izeneko kanpainea abiatu zan. Jaietako zapi bereziak sortu dabez. 3 euroan saltzen dabilz eta mila baino gehiago saldu dirala esan deuskue. Askok, dirua be emon deutse zapirik hartu barik be. Horrez gain, Donejakue bidea egingo da aste honetan, honek, gaixotasuna gehiago ikusaraziko daualakoan, bide hau mundu osoan ezagutzen bait da. Lova Loiseri bitartean, kanta bat sortzeko eskatu eutsen. Honek, Ruben Mateosegaz batera sortu dau kantua. Doinua Mateosen ardurea izan da eta letrak bereak dira. Lova Loisen kantuak bideoa be badauka eta hainbat lagunek hartu dabe parte, 80tik gora. ‘Orbanen maratoia’ kanpainea Instagram sarean jarraitu daiteke.

Lova Lois Bideoa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00